aurkibidera

 

AINGERU ZATARRA

  

         Gaur, egongelan nengoela, ALLELUIA zioen kantu bat entzuten, aingeru bat agertu zait leihoaren ondoan daukadan aloe barbadensisaren atzealdean, begiak gorriz tindaturik zituen aingeru zatar bat, bai, zatarra, ezen bere jantzi zuriak erabat zikindurik baitzituen, lupetzaz eta gorotzez zipristindurik, eta bere ahoari pattarraren hatsa baitzerion, baina hori ez zen guztia, aingeru honek hegoen ordez zakil neurrigabe handia zuen, etengabe tanta-jarioka ziharduena, auskalo zer isuri mota zen, kontua da aloe barbadensisaren gainera horietako bizpahiru eroriaz batera zeharo tentetu ez ezik, loreak ere irten zaizkiola, inoiz ez bezalakoak, gorrikarak, ia berezko argitasuna zutenak, eta horren mira nintzela, begiak ahoa bezain zabalik, aingeru zatar horrek jauzi haundi bat eginez nire gainera oldartu eta kirtena aho barrura sartu dit, eta orduan halako sentsazio bitxia sentitu dut, nire barruan itxuraldaketa bortitza gertatzen ari zenarena, eta bai, bat-batean titiak haunditu baitzaizkit, titi borobil haundiak, titiburu tentedunak, eta ahoa bera alu bihurtu zait, alu busti dardarkaria, eta zakila alu horren barruan sentitu dudaneko txorrostada bero bat igarri dut, kiskalgarria, sufre usainduna, eta justu momentu horretan zeraz konturatu naiz, entzuten ari nintzen musika, ALLELUIA zioena, desitxuratzen hasi dela, desafinatzen, eta halako batean disko horri ez zegokion ahots lurpetar bat entzun da, lurrikara batena bezain grabe eta sakona, ia korroskada baten antzekoa, behin eta berriro “OH SATAN” errepikatzen zuena, eta horman zegoen gurutzeari, une horretantxe jausi zaio jesukristoa, buruz behera erori da, eta arantzazko koroa lurreko zurean geratu da iltzatuta, eta jesukristoaren irudiari odol tanta batzuk jausi zaizkio ahotik, ene, hori bai mina nabaritu dudana, birjintasuna urratua, eta zorabioaren barruan aingeruaren ezpainak sentitu ditut nireen kontra, baina zer arraio, ezpainak ipurtzuloan nituela konturatu naiz, eta bi mihiak elkarren artean kiribilatu dira, berea lakarra eta sikua, nirea likina eta umela, eta halako moldez korapilatu dira non etxeko txirrina entzun dudanean, amets goxo hartatik iratzarri nauena, oinez hasi eta nire gorputza astun sentitu baitut, hazi estrainio batez betea, eta ispiluaren aurretik igarotzean nire irudia barik beste bat islatu da, aingeru zatar batena, neurrigabeko zakila zuena, uneoro tanta-jarioka ziharduena, gora eta behera, berezko arnasa bailuen, eta zikindadea igarri dut soinean, eta alimaleko grina basatia, atea zabaldu eta liburu saltzaile trajeduna korbatatik ebatu eta etxe barrura sartzera bultzatu nauena, orain jakingo du mozolo aurpegidun horrek zer den larrutaldi on bat egitea, blaustada batez lurrera bota eta bere gainera oldartu naiz, sufre usaineko askazia berriarentzat beste kide bat gehitzera...

 

                                     ISABELINO PROXENETAGOITIA

 
aurkibidera