aurkibidera

 

SI VIS PACEM, PARA BELLUM

            Errefrau esateko, bada oso berba adierazgarria euskeraz: atsotitza. Handia da: esaera zaharrak jakintzaren altxorrak ei dira, baina euren jagoleak izendatzeko usain txarreko berba aukeratu dugu: atso. Sexu kontu hori dela eta, pentsetan hasita, gure hizkuntzak baditu oso antzekoak diren berba bi, oso modu bizian emakume eta gizon euskaldunen izaera zehazten dutenak: txatxala eta txotxolo. Andra berba-lapiko horiek, ostera, zetarrak mitxeleta bihurtzen diren misterio berberaz, euren berba alfer eta merkeak esakune zentzudun bilakatzen dituzte: horra hor miraria!

 

            Hiztegiak miatuz gero, atso berbak adiera bitxiak eskaintzen dizkigu. Pertsona gauzaezari, adibidez,  atso bat ilteko etzara gauza esaten zaio. Bizkaian atso-gizon deitzen dio herriak homme effeminéari. Erronkarin, ingelesen cricketaren antzeko joko bati atsolaria esaten zioten. Andoainen, gerra izeneko karta joko ezagunari atso-mollo esaten omen diote, eta joko horretan karta barik gelditzen dena atsoa ei da. Gernikan barazkiak puztu egiten direnean, atsotu egiten dira. Gipuzkoan eta Nafarroa Garaian ama berriari auzoko emakumeek egindako bisita atso-lorra da. Garizuma, bizkaitarrentzat, zazpi ankako atsoa da. Eta, soka hau lar ez luzatzeko, amaitu daigun errefrau batekin: atsoen jana, gaizkiesana.

 

            Atsotitzak esaera zuhur eta eredugarriak ei dira. Ez dirudi horrela beti denik. Esaterako, “ona eta gutxi, hartu gabe ez utzi” hori (gaztelaniaz: “lo bueno, si breve, dos veces bueno”) perretxiko ustela baino ez da. Zergatik ez esan hau?: “ona eta ugaria, horixe bai saria” (gaztelaniaz: “lo bueno, si doble, dos veces bueno”). Antzekoa gertatzen da beste atsotitz honekin: “Ezagutu bako ona baino, ezagututako txarra hoba” (más vale lo malo conocido que lo bueno por conocer). Argi dago: ona eta txarra berbak okerreko lekuan daude kokatuta.

 

            Tira ba, atsotitzak direla eta ez direla, jolas piperminduna proposatzen dizuegu. Dakizuenez, errefrau gehienek bi zati izaten dituzte. Ba, hara zer egin behar duzuen: lehen zatiaren amaierari, izara azpian erantsi, eta bigarrenaren ondoren, hankartean gehitu. Kontu egiozu, berbarako, idatzi honen izenburuari. Atsotitz osotua honela geldituko litzateke: “SI VIS PACEM IZARA AZPIAN, PARA BELLUM HANKARTEAN”. Prefosta, jolas hau edozein hizkuntzarekin egin ahal da. Hona hemen oso barregarri gelditzen diren gaztelaniazko esaera batzuk:

 

-          La sangre se hereda, y el vicio se apega.

-          Dime con quién andas, y te diré quién eres.

-          Más vale buena esperanza que ruin posesión.

-          Mucho sabe la zorra, pero más quien la toma.

-          Quien come la carne, que roa el hueso.

-          Quien con niños se acuesta, cagado amanece.

-          Carne que crece, no puede estar si no mece.

-          De aquellos polvos vienen estos lodos.

-          La privación es causa del apetito.

-          La ociosidad es madre de todos los vicios.

-          Fíate de tu sombra, que apuñalarte te ha.

-          El perro con rabia, a su amo muerde.

-          Más vale pájaro en mano que buitre volando.

-          Tras el vicio viene el fornicio.

-          La viuda honrada, su puerta cerrada.

-          Zorrilla que mucho tarda, caza aguarda.

 

 

Eta orain,  euskerazko atsotitzen txanda. On egin!:

 

-          Lurra bigunago, harra barrurago.

-          Lastozko buztana duena, suaren beldur.

-          Ehun ahaide baino, adiskide on bat hobe.

-          Hitzontzi, hutsontzi.

-          Edanago, egarriago.

-          Nola ikasi, hala erakutsi.

-          Nolako nagusi, halako morroia.

-          Erbia hantxe eta eskopetarik ez!

-          Dena nahi, dena gal.

-          Egarri denarentzat, edari txarrik ez.

-          Egin zak lo eta jango dek mehe.

-          Jokorik hoberena, gutien dirauena.

-          Ez fida emazte muxtatxdunari.

-          Aharrausi usua, gose edo lo-mezua.

-          Eskale ona, emaile txarra.

-          Gau alaiak, goiz tristeak.

-          Izena ez da izana.

-          Edade batera ezkero, eztule, uzkerra eta gorroa.

-          Nola soinu, hala dantza.

-          Zelango egurre, halango zezpala.

-          Zakur zaunkalaria, ez da hozkalaria.

-          Hartzeko erein egin behar da.

-          Inbidia sarnea balitz, hi beti hazka.

-          Makila txikiak min txikiago.

-          Suge bakoitzak bere zuloaren berri badaki.

-          Saltsarik hoberena, gosea.

-          Geldi egonetik gauza onik ez.

-          Ezkil txarrak, soinu txarra.

-          Alferkerian egonda, jan urria.

-          Gizon barura, erdi deiebru.

-          Diru gabeko jauna, mihi gabeko kanpaia.

-          Kanpairik entzun nahi ez duenak sokatik ez tira.

-          Nolako novia, halako kabia.

-          Neskea larru gorri, santuak ere larri.

-          Ongi lo egiteko, arin afaldu.

-          Hamabost urterekin, neska zatarrik ez.

-          Mutillaren onduen neska, geldi egoteko ez eska.

-          Odolberoak, egite eroak.

-          Odolik gabe, odolkirik ez.

-          Ezti bazara, euliek jango.

-          Iraun balu kandelak, bazituen jokatzeko gogoak.

-          Labe sue berogi auki ezkero, ogiek erregi atera.

-          Ez har lagunik, ezagutzen ez duzunik.

-          Okille kantari, eurixe seguru.

-          Neska galantaren bentajea, zirriek iteko ona parajea.

-          Poliki-poliki txoriak, egiten du kabia.

-          Asko dezake eskuak, baino gehiago buruak.

-          Ez üken mihia zale ta lana ürri.

-          Atzo sartu zen oinutsik, gaur egin da nagusi.

-          Predikua labur, bazkaria luze.

-          Langille onentzako eztao erremintte txarrik.

 

 

©  Juan Barkillerue

 
aurkibidera