|
txt virtualaren
genesia:
bi gutun,
zeinekin apailatzen baita txisturen arrapiztia.
1.
Kaixo ene
bihotzeko poeta emagalarazle hori:
Hire ezinbesteko aportazione baten zain gazek.Bayakiau eukiko duala, hor nonbaiten, gure bilhoa latzerazteko
poesiaren bat, artikuluren bat edo kontu likitzen bat. Horrela izanez gero, bidal zakidaz e-mailez.
Bestetik, ekainaren 21erako geratu gozak Berbaroko txokoan, arratsaldeko
8etan, afari-meriendarekin batera idazkien psikoANALisia egiteko.
Besarkada bat, eta pasioz lamika zaitzatela uzkia eta barrabilen
arteko tarte horretan.
Ene biyotz eta esteetako lumastintzaile ekin eta esportzatu hori,
Agur eta Ohore!
PXA
|
2.
Eta bizi hiza?
Haizen bezalako lirdinga uztarrigeia, zer derasak, zer diok, zerk hakar enegana holako irmotasun gizonkaraz niri eskatzen zer ere ixur baitaiteke
ene luma idortu ximelduaren puntatik hara? Zer diok, zer asmazione, zer
destorbu, zer urdinkeria likits eta zutigarri habil apailatzen hire horko
konspirazione leku misterios hortarik? Txistu Und Tambolin zendu, finitu,
azkendu eta hobiratuaren resurrekzionea ari hiza apailatzen, haizen bezalako
lotsagabe gaztekeriaz horditu eta lizunkeriaz hanpatu horrek? Ez dakika denboraren errota beti ari dela aitzinatzen aldiaren bidexidorretan
barrena eta lehen zena ez datekela menturaz gehiago, non ez den ridikuloaren eta
bigarrenpartekeriaren mozorro espantigarri eta malenkoniaerazlearen azpian?
Ez dakika hire adin florian --azken glaziazioneko kontuez mintzo natzaik--
haizu zena orain, hire igeriketari bermako ero horiengatik guztiengatik adin
handiaren arrailadurez hanpatutako gorputz (bestenaz hain eder) horrek ezin
egari dezakeela gehiago bazterrak irriz edo malkoz zapartarazteko irriskuan
izan ezik? Zer diok, beraz, zer derasak, zertan hiz, zer bilatzen duk, oi
ixurkin lizunez hanpatu zaragi ibiltari eta ahalkez gabetu horrek? Behar
ote diagu denporaren mekanikan sartu eta garai bateko perdul kaskarin
kirtenbero parrasta hura hogei urte gibelat iaurdiki burukeria hutsez, zerbait
literatur lore ernarazteko ameskeriaz T&T zenduaren hobiko lur hirotu
zizareztatutik? Ikusi dea inoiz holako bekokikeriarik, holako tema demorriozkorik, holako zentzugabekeria ezinesanezkorik?!!!
Bon, on zaidak. Akort niz. Komeni zitadak. Eginen diat kuku bat biltzarre akelarriko horretara eta zenbaturen ditiat anitz plazerrekin
zuen ororen begitarte puztuetako zimurrak (er... hire kasuan plazer nikek hire beste alderdiren bateko zimurrak ere zenbatu, ukitze hutsez
deszimurtzeko preseski, balin badakik zer dudan gogoan).
Izan hadi untsa, beraz, eta erre itzak orai erre erortarzunezko hire azken kartuxak, oi gaixo potiko uztargeia, gero berant baitate.
Hire uzki gaitza potkatzen diat humilki,
FE
|
|