aurkibidera

   

Luigi -Poesiak

1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6

 

 

1

 

HOSPITALES  

  

Inhóspitos castillos

se yerguen tenebrosos

en las fronteras imprecisas

de la ciudad

y de la vida...

 

Como aquel siervo ingenuo

de Bagdad

en las calles lejanas de Samara,

también entre sus muros

sombríos busca el hombre,

cegado por el miedo,

un amparo imposible.

 

OSPITALEAK

 

Hirien zein

biziaren

muga zehaztugabeetan

zutik diraute

gaztelu beltz horiek...

 

 Samarako karrika urrunetan

Babesa xerkatu zuen

Bagdadeko mutil

gaixo haren pare,

izuak itsuturik,

egungo gizakia  ere badabil

harresi horien barnean

debaldetan burua

aterpetu nahiz.

 

(1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6)

 

 

 

2

 

Gizakia munduaz

Nagusituz geroztik

Mende bakan batzuk

Baizik ez dira iragan eta

Gure izar beltz hau

Ortze urdineko

 Zabortegi gaitzean

Datza ahantzirik

Txoko  ilun batean,

Pandoraren kutxatila zikin

Eta hautsia bailitzan.

Estalkirik gabeko

Kutxatila zahar,

Zuloz betea,

Non deus ez den

Engoitik geratzen,

Ezta esperantzarik ere...

Después de algunos siglos

De dominación humana,

El mundo yace

Olvidado en un rincón

Del infinito vertedero celeste

Como una caja de Pandora

Desvencijada y sucia.

Una vieja caja

Llena de agujeros

Y sin tapa

Donde ya nada queda:

Ni siquiera esperanza...

(1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6)

 

 

 

3

 

ETORKIZUNA

 

 

Erreka uherraren

mirail kraskatuan

garabi handi baten

irudi dardartia.

 

Haren ondoan,

aspaldidanik

jendeak hustu lantegi

zahar isila.

 

Arrautza oskol pitzatua.

 

Handik ez zen

espero genuen

txita sortu,

 

denborak herdoilduriko

hegazti hil hau baizik...

    

 

(1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6)

 

 

 

4

 

 

Xoriño bat eskuartean

taupadaka,

epela.

Atxiki nahi genuke

ez amodio gabez

bainan amultsuki

eta gau osoan

eztiki

ferekatu beharrez.

 

Alta, xoria eskutik

largatu ezean

goiza orduko

hilik dagoke.

 

   

(1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6)

 

   

 

5

 

 

Jainkorik balego

gauaren kopeta beltzean

zabal-zabalik ageri den

ilargi bete honek haren begia

beharko luke.

 

Karrika-labirintoan 

pulunpatzen gara,

harenganik gorde

nahian.

Baina ezin,

Ezen kantoi bakoitzean

kausitzen dugu berriro

guri zorrozki begira,

munduaren haurtzaroan

Kainen atzetik

ibili omen zen hura

bezain larderiatsu

eta bihozgabea...

 

   

(1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6)

 

   

 

6

 

 

PROMETEO TAMBIÉN COMÍA HÍGADO DE PÁJARO...

 

A L.M. Panero

   

 

Hay un águila

encadenada a la piedra, un águila

rebelde que se agita

y mueve febril

sus poderosas alas

tratando de escapar a su destino...

 

Hay un águila,

un águila indomable

que prefiere

arrancarse la pata aprisionada

a picotazos

antes que someterse.

 

Un águila que, al fin,

se alza, casi siempre,

victoriosa,

como un ángel,

y un instante después

cae desangrada...

 

(1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6)

 

 

 

aurkibidera