|
I OLD FRIENDS MEET AGAIN J.Enrike Urrutiari
II ERLOJUA Biziaren pena eman ziguten eta hamabi pausoko ziega honetan goiti-beheiti gabiltza itsasoko tirainak bezala harik eta azkenik orena heldu arte... III
IV Guhaur ere abiatuko gara egunen batez etxetik tupustean txori mesfidatia zuhaitz adarretik bezala, agian hostoaren beheko aldean luma txiki bat itsatsirik utzita, mezu xume bat, geroago segurki inork ere ulertzerik izanen ez duena... V
VI EL STRIP-TEASE MÁS LARGO DEL MUNDO Como un raído grupo De actores ambulantes Han llegado los árboles de nuevo Al viejo teatro del Otoño... Su único repertorio un número aburrido: El strip-tease más largo del mundo... En el local no hay nadie que recoja Las prendas arrugadas Que, sin fuerza ni ganas, Más que arrojar dejan caer despacio Los brazos negros, Endurecidos por los años, De tilos y magnolios. Músico solitario, el viento sopla Su flauta melancólica. Un aire de nostalgia envuelve el escenario... Sobre el suelo mojado Las hojas se deshacen Como papel Y en medio de la lluvia las farolas relucen Igual que adolescentes Saliendo de la ducha... VII
VIII ERREZETA Neguko haize zakarrak Irauli zuhaitzak Hankaz gora daude, Zainak airean... Amona zahar baten Esku beltz zailduak Dirudite, Ortziaren eltze sakonean Barneraturik, Laino-oskarbiak Ezari-ezarian nahastekatzen... Gero Lili zenbaitekin usaingozatu, Txori heldu berrien legamia erantsi Eta haren erhi mehe, Gogortuen artean Udaberriaren ore ferdea Berriz ere Hasiko da harrotzen...
|