|
Hiru Haiku...
|
eta masturbazione bat I Ile moltso bat Haizeak astindu din Hire zankartean II Lizar artean Potso bat elurretan Ene hilobia III Erroiak hegaka Esadan belarria Noiz jinen haizen IV Eta moltsotuko ditinat hire kuleroak eta haize ezkutuan pantauko naun, potso bat egin atzamarrakaz eta bertan pausatuko dinat pipirriñoa, esne-hustu dadin. Teresa Igeregi |