| |
Horrible dira eta icigarri egun handien eta aberatsen artian eguiten diren colatione dissolutiones bethiac hirur, laur, çorci, hamar, hamabi plat confituraz, frutu honez betheric, eta hetçaz ecin eta ahal leher artino bere tripac betheric, ohorat ioaiten dira barur gaichoa plagaturic eta massacraturic. Ezta hori barur eguitia, baina hori da baruraz, eliçaz eta baruraren manaçaliaz trufatcia eta beré burien tronpatcia. Hori da Epicurus eta Sardanapalen imitatcia, çoignec bere dicipulier doctrira madaricatu eta profano haur bere escoletan eraccusten baitcien: “Ede, bibe, post mortem nulla voluptas”, “Ian eçac, edan eçac, hilez gueroz ezta placeric”. |
|